Retail

 

artiSplendore-n uste dugu oso garrantzitsua dela dagokion monumentuaren esanahia eta ezaugarriak biltzen dituzten produktu esklusiboak eskaintzea bisitariari, betiere, abangoardiaren, esklusibotasunaren, funtzionaltasunaren eta tokiak eskatzen duen errespetuaren alde eginez.

 

Dendak jartzeko egokitutako guneetan hainbat eratako profesionalek parte hartu behar dute. Interioristak, arkitektoak eta arotzak arduratuko dira gunerik egokiena proiektatzeaz; horretarako, beharrezkoak diren altzariak egokituko dituzte, eta haien diseinua mimetizatuko dute, monumentuaren funtzio nagusiari kalterik egin gabe.

Oroigarrien diseinua

 

Diseinatzaile grafikoz eta ilustratzailez osatutako giza talde handi batek produktu esklusibo bat sortuko du, bezeroaren eta bisitariaren beharretara egokitua.

 

Oroigarri horiek diseinatzerakoan, monumentu multzoaren arkitektura, artelanak eta debozio-irudiak hartzen dira irudi nagusi gisa. Eskaintzen ditugun askotariko produktuen artean, ildo berri bat nabarmendu behar da, gure argitaletxearekin batera sortua: bisitatu den aktibo kulturala gogora ekarriko digun liburu bat erosi ahal izango da. Bertan, beharrezko informazio historiko eta artistiko guztia bilduko da, eta arreta handiz diseinatuta, maketatuta eta ilustratuta egongo da. Hori guztia dela eta, oso argitalpen berezia izango da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies