Diseinu grafikoa eta webguneak

 

artiSplendore-n uste dugu monumentuek diseinua behar dutela beren irudia sortzeko, eta irudi hori gizartean duten errealitatearen eta funtzioaren arabera egokitzeko. Diseinatzaile eta ilustratzaileen gure taldeak marka pertsonalizatua eskaintzen du, hainbat euskarritan: webgunea, sareak, argitalpenak, publizitatea…

 

Ezinbestekoa da monumentuaz hitz egingo duen eta ospea eta profesionaltasuna emango dizkioten identitate korporatiboa ezartzea. Gure sortzaileek aktibo kultural bakoitza modu esklusiboan bereiziko duen irudi bat aztertzen eta proposatzen dute, bezeroarekin batera. Irudi iraunkor eta moderno bat sortzen dugu.

 

Monumentuaren webgunea martxan jarrita, komunikaziogune bat sortu nahi da, diseinu dotore, funtzional eta intuitiboa izango duena, eta erabiltzailearengan arreta handiagoa jartzen duen edukien arkitektura darabilena. Joera teknologiko berrietara egokitutako informazioaren aldeko apustu sendoa da. Webgune bakoitzean diseinu-, idazketa- eta ilustrazio-lan handia egiten denez, webgune hori tresna funtzional, esklusibo eta modernoa bihurtzen da.

Identitate korporatiboa – Logotipoak

Webguneen diseinua – Sareko zure txokoa

Ilustrazioa – Artistaren eskua

Komunikazioa

Komunikazioa ezinbesteko faktore gisa hartzen da edozein eratako jarduerak garatzeko. Haren bidez, lehiakortasuna hobetzen dugu, baita ingurunearen aldaketetara egokitzeko modua ere, ezarritako helburuak lortzearren

 

artiSplendore monumentuaren mezuak eta bertako jarduerak proiektatzeko, sustatzeko eta indartzeko estrategietan espezializatuta dago.

 
Gure profesional taldea ahalik eta ikusgaitasun handiena lortzen saiatzen da, hainbat plataformaren bidez, tartean webgunea eta sare sozialak. Gaur egun, komunikatzeko modu dinamiko eta berehalako horiek potentzial handia dute mezua publiko espezifiko eta ugari bati egokitzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies