Bisita kulturala

Bisita kopuruaren gorakada.0%

Kudeaketa osoa

Hitzematen dugu gure kudeaketa-lanaren bidez nabarmen gora egingo dutela monumentuaren bisita kopuruak eta produktuen salmentak. Geuk sortutako softwarea dugu, eta, haren bidez, une oro egin daiteke salmenta-estatistiken segimendu zehatza.

 

 

Azken batean, artiSplendore bisita turistikoa hobetzen eta aberasten saiatzen da, zerbitzu gehiago ezartzen, eta, nola ez, erakundea osorik kudeatzen, turismoaren ikuspegitik. Bisita turistikoaren ustiapen kopuruak hobetzen laguntzen dugu.

Articketing – Sarreren salmentaren kudeaketa

Sarrerak kudeatzeko eta saltzeko plataforma bat da; komertzializazioa ahalbidetzen du, askotariko salmenta-kanalen bidez, bezero potentzialen ahalik eta kopuru handienera iristeko. Tresna honek hainbat soluzio eskaintzen ditu erosketarako, eta edonondik kontrola daiteke, klik bakarra eginda.

 

Front-office sistema osoa (in situ) ukipen bidez erabiltzeko pentsatuta dago; horretarako, tipografia handiak eta kolore ilunak erabiltzen dira, eta, horri esker, benetan garrantzitsua den horretan jar dezakegu arreta. Sistemak diseinu dotorea ere badu, gure diseinu- eta komunikazio-sailak garatutakoa.

 

Vocces-en ST sistemari esker, monumentu multzoaren kudeatzaileak edo jabeak zehatz-mehatz eta munduko edozein tokitatik kontsultatu ahal izango du informazioa. Horretaz gain, beste datu batzuk ere jasoko ditu: bisiten egoera, fakturazioa, tipologia, kutxa, saltzaileak, txostenak (hainbat formatutan), etab.

+ informazio

Audiogida-zerbitzua

Vocces artiSplendore-ren erakunde komertziala da, eta I+G+B produktu teknologikoak biltzen ditu.

 

Vocces enpresaren jarduera nagusia da gune kulturaletan audiogiden eta taldeak gidatzeko gailuen zerbitzuak ezartzea, eta urtero hiru milioi turistari baino gehiagori ematen die zerbitzua gure bezero diren berrogeita hamarretik gorako monumentuetan. Horrela, erreferentzia bihurtu da sektorean.

 
Informazio gehiago lortzeko, joan vocces.com gunera

Noe

Banako bisitarako audiogida.

+ informazio

Groups

Gidaridun taldeko bisitarako audiogida.

+ informazio

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies